egin klik!!
Askatasunaren maitale sutsua naiz, eta askatasunean eta ez bestela gara eta hazi daitezkeela uste dut inteligentzia, duintasuna eta giza zoriona, ez Estatuak eman, neurtu eta erregulatutako askatasun formal hutsa, gezur eternala berau, gehienen esklabutzan ooinarritutako banaka batzuren pribilegioa besterik ez dena, ez J.J. Rousseauren eskolak eta liberalismo burgesaren beste eskolek goraipatutako askatasun indibidual, berekoi, kaxkar eta gezurrezkoa. Hark (liberalismo burgesak) gizaki guztien eskubideak Estatuak errepresentatzen dituela esaten du, bakoitzaren eskubideak mugatzen dituelarik, ideia honek, hartara, hutsaren hurrengo bihurtzen dituelarik ezinbestean bakoitzaren eskubideak. Ez, ni izen hori merezi duen askatasun mota bakarraz ari naiz, pertsona bakoitzagan ezkutuan dautzan ahalmen material, intelektual eta moral guztien garapen den askatasunaz, geure izaera indibidualaren legeek ezarritako mugak besterik onartzen ez dituen askatasuna, ez baitira berez muga, lege horiek geure ondoko nahiz gaineko ezein legegilek ezartzen ez dituenez, baizik eta berezko eta geure dira, geure izate material, intelektual eta moralaren benetako oinarria osatuz. Ez gaituzte mugatzen, aldiz, geure askatasunaren baldintz erreal eta berehalakoak dira.
Mijail Alexandrovic Bakunin, sozialismo libertarioa